EUSKARAZKO PELIKULAK eta SERIEAK NON AURKITU?

Euskara bultzatu nahi badugu, ezinbestean landu beharreko alorra dugu pelikula eta serieena. Egia da Eusko Jaurlaritzak baduela zer esana honetan ere eta eskertzekoa da Pantailak Euskaraz plataforman diharduten pertsonen lana. Baina baditugu bestelako baliabideak ere (jende askoren lanari esker) oso erabilgarriak eta aukera bikainak direnak bai gelan eta baita gelatik kanpo ere euskaraz gozatzeko. Hemen dituzue gure gomendioak:

euskal-encodings

Euskal Encodings ez baduzu ezagutzen… Zorionekoa zu! Harribitxi bat topatu berri duzu! Sartu, bilatu, topatu eta deskargatu! Proiektu hau aurrera eramaten duten pertsonek gure miresmen osoa dute! Bejondeizuela!

primeran-etb

Zer esango dugu jada entzun ez duzunik? Tira, ez da Euskal Encodings baina plataforma txukuna sortu du ETBk pelikulak eta seriek online ikusi ahal izateko. Kontua sartu eta dauden edukiak gozatu ahal izango dituzue bertan.

ETB-3

Gogoratzen SUPER1 kluba? Zenbat euskal hiztun hari esker… Gure txikienek ere badute Hiru Kluba! Ezagutzen? Bertan marrazki bizidunetaz aparte, jolasak eta bestelako gauzak ere topatuko dituzue!