GELAN ERABILTZEKO EUSKARAZKO HEDABIDEAK

Zorionez, baditugu sarean zehar hainbat eta hainbat hedabide euskaraz. Hauek zaindu eta sustatu behar ditugu ezinbestean. Hemen gelan erabiltzeko eta guretzat garrantzitsuak diren horietako batzuk utziko dizkizugu, baten bat faltan botako bazenu, eskertuko genizuke emailez bidaltzea gehitu ahal izateko.

berria-ikasgela

Berria ikasgelan edukiak sailkatuta topa ditzazkezue gelan erabili ahal izateko. Adinka eta gaika sailkaturiko hainbat berri, erreportai eta bideo topa ditzazkezue bertan.

zu-zeu-aldizkaria

ZuZeu orainkari digitala da, aldizkari digitala, hedabidea, uneoro aldatzen den albistaria, eta internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho bat. BHko ikasleekin oso erabilgarria izan daiteke.