Euskarazko baliabideen bilduma!

Webgune honen asmoa interneten dauden euskarazko baliabideen bilduma bat osatzea da. Gehienbat irakasle eta eskolei begira egin dugu, hala ere, edozein da ongietorria bertan! Edozein iradokizun baldin bazenu edo materialen bat partekatu nahiko bazenu, eskertuko genizuke gurekin harremanetan jartzea honako emailera idatziz: irakasleontxokoa@gmail.com . Mila esker!

Ikus-entzunezkoak

Atal honetan gelan eta gelatik kanpo erabiltzeko hainbat baliabide topatuko dituzu. Bideo zein pelikulak ikusi eta deskargatzeko aukera, musika entzutekoa, euskarazko hedabideen zerrenda…

Arlo akademikoa

Bertan gelan erabili ahal izango dituzu hainbat material topatuko dituzu, bai teoria lantzeko bideo desberdinak eta baita ariketa desberdinak ere. Euskarako ikasgaitik haratagoko materiala ere topa dezakezu bertan.

Euskarazko APP-ak

Topatzen ditugun eta erabilgarri iruditzen zaizkigun aplikazioak azaldu eta estekatuko dizkizuegu atal honetan. Baita baliagarri izan daitezkeen hiztegi eta zuzentzaile desberdinak ere.

Bestelakoak

Bideo-tutorial desberdinak topatu ahal izango dituzue bertan. Software-a nola euskaratu azalduko dizuegu eta baita zuen ariketak plataforma desberdinetan nola sortu ahal dituzuen erakutsi bideotutorial desberdinen bidez.